2024/06/07

Sinpekado laukoteak zenbaki bat borobildu du

Bizkaiko Sinpekado thrashcore bandak 7 estreinako iraupen luzeko diskoa kaleratu du. Izenburuak zazpi bekatu kapitalei erreferentzia egin arren, ez da lan kontzeptual bat. Plataforma digitaletan entzungai jarri dute.

Diskoaren azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. 7
02. La De Negro
03. Sinpekado
04. Nos Vemos En Las Calles
05. Elegidos
06. Ojos Extraños
07. 11 Gramos
08. Destino Final
09. +
10. No Mentiendes
11. Devuelve El Odio
12. Sobrevivir

Lan berria zuzenean aurkezteko lehen kontzertuak iragarri dituzte. Esaterako, urriaren 25ean Portugaleteko Groove aretoan ariko dira Blackhearth eta Ealain talde bizkaitarrekin batera.

Dormanth taldeko bi kideren abentura berria da Sinpekado. Lau musikarik osatzen dute: Oscar Del Val (gitarra eta ahotsa), Javi Martinez (bateria), Miguel Angel Richart (baxua) eta Riki Haya (gitarra).

Azken hilabeteotan hiruna abestiko bi EP kaleratu dituzte: Sinpekado eta Sobrevivir.

Hurrengo kontzertuak