2024/02/02

Sinpekado taldeak bi lan labur plazaratu ditu epe laburrean

Bizkaiko Sinpekado thrashcore laukoteak ekainean argitaratuko du iraupen luzeko lehen diskoa. Dena dela, azken hilabeteotan hiruna abestiko bi EP kaleratu dituzte: Sinpekado eta Sobrevivir.

Bigarren lana sareratu berri dute, eta jarraian entzun dezakezue:

Estreinako lan laburra, berriz, iazko urte bukaeran aurkeztu zuten:

Laukotea osatzen dute Dormanth taldeko Oscarrek eta Javik, Miguelek (Dormanth ohia) eta Rikik (Cason Brena).

Hurrengo kontzertuak