2018/12/12

Sixmika taldeak lehen bideoklipa aurkeztu du

Gasteizko Sixmika groove metal taldeak Voices Inside My Head abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Nekrotech banda industrialean ibilitako musikarien abentura berria da. 2019an zehar argitaratuko dute lehendabiziko EPa.

Alber (Bounzin, Factor Rhesus) eta Iban (RPM, Involuzion) musikariek sortu zuten Sixmika taldea. Gerora batu zitzaien Ivan abeslaria (Dementia, Gen Zero, Rotten Notes). Gaur egun, Alber eta Ivan dira bandako kideak eta bateria baten bila dabiltza.

Hurrengo kontzertuak