2021/05/26

Skin Tortured taldeak laukotea osatu du

Bizkaiko Skin Tortured death metal banda laukote izatera pasa da. Jorge Lobo Perea baxuak (Ferosz) eta Ioritz Rosa gitarristak (Ferosz, Obstetra) musikariek abiatu zuten abentura, Jon Esteban (Hex) gitarristaren laguntzarekin. Orain, beste bi kide batu zaizkie Perea eta Rosari. Batetik, Txepas abeslaria (Exconvict, Urbangrind, Perpetual Limbo ohia) eta Ruben Higuera bateria (Pandemia, Unstructured, Virulency ohia).

Iaz Massive Genocide estreinako EPa argitaratu zuten, Chromaticity Studios-etan grabaturikoa.

Hurrengo kontzertuak