2018/10/05

Sönambula: "Bicéfalo" diskoaren azala eta aurrerapena

Bilboko Sönambula doom/death metal bandak Bicéfalo bigarren diskoa aterako du abenduaren 18an, Xtreem Music diskoetxearen bidez. Zazpi abesti izango ditu eta Igor Mugerza arduratu da azaleko diseinuaz. 

01. Mutación Sintética
02. Héroe Sangriento
03. Huesos
04. Nostromo
05. Detritus
06. Colección Macabra
07. Bicéfalo

Héroe Sangriento abestia aurreratu dute.

2015ean Hilen Argia lehen EPa argitaratu zuten, eta taldekide aldaketak egin ondoren, 2016an Secuela estreinako diskoa aurkeztu zuten. Gaur egun hiru musikarik osatzen dute taldea: Maider (bateria), Rapha (gitarra eta ahotsa) eta Kepa (baxua).

Hurrengo kontzertuak