2020/08/19

Song of Anhubis bandak urrian plazaratuko du bigarren diskoa

Bizkaiko Song of Anhubis gothic rock/metal taldeak Italiako Rockshots Records diskoetxearekin sinatu du. Horri esker, urriaren 23an argitaratuko dute Reserved Reflection bigarren diskoa formatu fisikoan.

Azkenik, hamar abesti izango ditu lanak, eta berriak grabatu dituzte iraupen luzeagoa izan dezan. Grabazioa TAOM estudioetan osatuko dituzte. Paco Plazas arduratu da diseinuaz. 

Lau musikarik osatzen dute Song of Anhubis taldea: Raquel Reych (ahotsa), Polvareda Johnson (gitarra), Mario Martin (baxua, sintetizadorea eta ahotsa) eta Jon Goitia (bateria).

Hurrengo kontzertuak