2018/01/27

Soulitude abenturak seigarren kapitulua izango du

Ignacio Garamendi Jevo bizkaitarrak Soulitude proiektuaren seigarren diskoaren lehen xehetasunak aurkeztu ditu. Remains izango da bere izenburua, eta Xabier Amezagak –beste behin ere– diseinatu duen azala aurkeztu du. 

Aurrerapen modukoa ere aurkeztu du:

Valhalla taldean ibili ondoren, 2004ean Soulitude izeneko proiektu pertsonala sortu zuen Jevok, metal musikaren beste eremu batzuk lantzeko. Ordutik bost disko kaleratu ditu musikari askoren kolaborazioarekin. Dena dela, umorea eta heavy metala uztartzen dituen El Reno Renardo banda da Jevoren lehentasuna. Abeslari, gitarra jotzaile eta gidaria da.

The Last Warning (2016) aurreko diskoa osorik entzun ahal duzue jarraian:

Hurrengo kontzertuak