2019/01/02

Soulitude bandak "Remains" diskoa eskura jarri du

Bizkaiko Soulitude taldearen Remains lan berria osorik jaitsi daiteke. Ignacio Garamendi Jevo musikari eta gidariaren bakarkako proiektu kontzeptualaren seigarren kapitulua da.

Hamaika kantu ditu diskoak, eta horietako bat euskaraz da. Kolaboratzaile berri eta ez horren berriak ditu lanak. Lorenzo Mutiozabal (Nightfear) da abeslari nagusia, eta beste hainbatek parte hartu dute: David Arredondo (Taken), Kike Hernandez eta Pablo Fernandez (Krenfen) eta Miguel Gonzalez (Meei). Bestalde, hainbat gitarra jotzailek parte hartu dute: Tino Hevia, Pipper Ironcock eta Tristan Iñiguez.

Hemen duzue azala eta abesti zerrenda:

01. Arrival
02. Black Knight
03. Fire
04. Hold Your Head Up
05. Cloud Of Oort
06. The Chosen One
07. Nothing Is Gained And Nothing Is Lost
08. The Trench
09. Nexus 7
10. Power and Glory
11. Zu Barik

Hurrengo kontzertuak