2019/04/04

Soziedad Alkoholika taldeak zuzeneko lan berria aurkeztuko du

Gasteizko Soziedad Alkoholika beteranoek En Bruto XIX zuzeneko CD eta DVDa argitaratuko dute apirilaren 26an, Maldito Records diskoetxearen bidez. Boskotearen laugarren zuzeneko lana da, eta iazko Leyendas del Rock jaialdian grabaturiko materiala izango du.

Emanaldia bertatik bertara gozatu zutenek eskuratzeko aukera izango dute. Zuzenekoaren nahasketak Tue Madsen (Sick of it All, Meshuggah) teknikariak egin ditu Danimarkako Antfarm Studio-etan.

Lan berria argitaratu aurretik, SA-k hainbat kontzertu eskainiko ditu. Esaterako, ostiralean, hilaren 5ean, Donostiako X. Euskal Metal Fest jaialdian ariko dira.

Hurrengo kontzertuak