2026/03/23

Starbeast bandak 'Spacebound' estreinako diskoa kaleratuko du

Iruñeko Starbeast hard rock taldeak lehendabiziko pausoa emateko gogotsu dago. Spacebound izango estreinako diskoaren izenburua, eta Rise aurreneko singlearen hitzen bideoa aurkeztu dute.

Beraien kabuz grabatu dute, eta Berriozarko Musiikki estudioetan masterizatu dute. Azala, berriz, Maite Diez artistak egin du.

Boskoteak 1980ko hamarkadako rock melodikoa eta riff indartsuak nahastea gustuko du.

Hurrengo kontzertuak