
Bilboko Stolen Soul metal taldeak azaroan argitaratuko du Seek revenge lehen lan laburra. Bellow izenekoa da aurreneko singlea, Angel Westiaka Santamaria abeslari berriarekin plazaratu duten lehena.
Iñigo Lopezek eta Igor Cruchagak zuzenduriko bideokiparekin aurkeztu dute.
Estreinako lan laburra Horizon Studios-etan grabatu dute, eta bost abesti izango ditu.
Boskotea berrituta, hauek dira musikariak: Angel Santamaria (ahotsa), Andima Fernandez (gitarra), Aritza Perez (gitarra), Iker Villariezo (baxua) eta Argoitz Estebanez (bateria).
Stolen Soul 2023ean sortu zuten thrash eta groove metal doinuak lantzeko. Fraktura taldean ibilitako Argoitz bateria jotzailea (Quizical ohia), Andima gitarrista eta Iker baxu jotzailea dira abentura berri honen sortzaileak. 2022an elkartu ziren, eta boskotea Aritza gitarristarekin eta Javi abeslariarekin osatu zuten. Ordea, Javik berak uztea erabaki zuen, eta Angel kantariarekin osatu dute banda.