2019/09/26

Strappado banda bortitzak estreinako diskoa kaleratu du

Bizkaiko Strappado brutal death metal taldeak Exigit Sincerae Devotionis Affectus lehendabiziko diskoa plazaratu du Comatose Music zigiluarekin. Egia esan, Bizkaia eta Madrilen arteko proiektua da, abeslaria madrildarra delako. Euskal Herriko hiru kideak muturreko doinuetan trebaturikoak dira. Hala nola, Virulency, TOMB, Fixation on Suffering, Apocalyptic eta Cerebral Effusion taldeetan ibilitakoak.

Hona hemen lanaren azal makurra.

Diskoaren mamiaren zati bat, aldiz, jarraian duzue entzungai.

Hurrengo kontzertuak