2022/11/12

Su Ta Gar: "Alarma" izango da hamabigarren diskoa

Eibarko Su Ta Gar heavy metal banda beteranoak abenduan kaleratuko du Alarma lan berria. Beraien ibilbide luzeko hamabigarren diskoa izango da.

Laukoteak honela aurkeztu du lana: "Bizi dugun errealitatearen ispilu zuzena diren, kutsu historikoa duten eta maitasunetik idatzitza dauden 11 kanta berri. Kanta indartsuak, baita xamurrak. Erraietatik. Bihotzetik. Beti bezala. Taldeak eskeintzen digun ordu bete inguruko beste bidai zoragarri bat".

Aurreko diskoen antzera, Berrizko Lorentzo Records estudioetan grabatu dute Aitor Ariño ekoizlearekin. Azala, berriz, Julen Ribas ilustratzaileak egin du, Sua komikia ilustratu zuen berberak. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. Alarma Egoera
02. Enborra
03. Nafarroa 1617
04. Horixe Naiz
05. Eskertza
06. Infinitoan
07. Astindu Hegoak
08. Harrapaturik Gaude
09. Erraietan Betirako
10. Angra do Heroismo
11. Irrifar Bat

Hurrengo kontzertuak