2023/01/04

Su Ta Gar bandak "Alarma" diskoaren aurkezpen kontzertuak iragarri ditu

Eibarko Su Ta Gar heavy metal laukoteak Alarma lan berria taula gainera eramango du. Aurkezpen biraren lehen hiru kontzertuak iragarri dituzte.

Martxoaren 24an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko dira, apirilaren 21ean Bilboko Santana 27 aretoan eta maiatzaren 26an Atarrabiako Totem aretoan. Informazio guztia eta sarrerak erosteko aukera helbide honetan topatuko duzue.

Gipuzkoarrek 2022a bukatu baino lehen argitaratu zuten beraien ibilbideko hamabigarren diskoa.

01. Alarma Egoera
02. Enborra
03. Nafarroa 1617
04. Horixe Naiz
05. Eskertza
06. Infinitoan
07. Astindu Hegoak
08. Harrapaturik Gaude
09. Erraietan Betirako
10. Angra do Heroismo
11. Irrifar Bat

Hurrengo kontzertuak