2017/11/21

Su Ta Gar bandak antzokietako zuzenekoa aterako du

Abenduaren 1ean Antzokietan zuzeneko disko bikoitza eta DVDa argitaratuko du Eibarko Su Ta Gar talde beteranoak. Hain zuzen ere, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian iazko ekainean eskainitako kontzertua da jasotzen duena.

Hemen duzue abesti zerrenda:

01. Zoramena
02. Bazoaz
03. Erresistentziara kondenatuak
04. Zain, zure zain
05. Bere hitzen faltan
06. Zure argia
07. Eguna argitzean
08. Bowiek, denborari
09. Ezer pasiorik gabe
10. Nor naizen jakin
11. Eskutitza
12. Zuloaren zuloan
13. Zure albotik urrun banago
14. Gautxoria
15. Zure aurrean makurtzen naiz
16. Sumendia sutan
17. Haika mutil
18. Erresistentziara kondenatuak II
19. Itxaropena
20. Jo ta ke
21. Hitz margotuak
22. Mari
23. Gau iluna amaitu da
24. Begira

Laukoteak Maitasunari pasioa baladen diskoa plazaratu zuen pasa den urtean, eta Euskal Herriko hainbat antzokitan eskaini zuten. 

Su Ta Gar - Zure aurrean makurtzen naiz

Hurrengo kontzertuak