
Eibarko Su Ta Gar heavy metal talde aitzindariak Jaiotze basatia lehen diskoaren 35. urteurren birako azken kontzertua iragarri du. Bilboko La Casilla kiroldegian izango da, azaroaren 21ean. Sarrerak astelehenean, irailaren 21ean, jarriko dituzte salgai beraien webgunean.
Hain zuzen ere, Bizkaiko hiriburuan abiatu zuten bira urtarrilaren 2an, eta 20 emanaldi baino gehiago eskaini ondoren, urteurrena borobilduko dute.
Gipuzkoarrek 1991n argitaratu zuten estreinako iraupen luzeko lana, euskarazko heavy metalaren aurrenekoa. Hemen duzue osorik entzungai: