
Eibarko Su Ta Gar heavy metal bandaren Jaiotze basatia estreinako diskoak 35 urte beteko ditu 2026an. Hain zuzen ere, 1991n argitaratu zuten, eta euskarazko heavy metalaren iraupen luzeko lehen lana da.
Diskoan oinarrituriko kontzertu bira bat egingo dute, eta lehen bi emanaldiak iragarri dituzte. Urtarrilaren 2an Bilboko Santana 27 aretoan ariko dira, eta urtarrilaren 5ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.

Urriaren 18an, Euskal Metalheads Fest jaialdian eskaini zuten datorrenaren aurrerapena, Bilboko Miribillan.
Hemen duzue Jaiotze basatia osorik entzungai: