2024/02/25

Su Ta Gar taldeak 'Jo Ta Ke' ereserkia oihukatuko du Anoeta futbol zelaian

Eibarko Su Ta Gar heavy metal taldea ohorezko gonbidatua izango da asteartean, otsailaren 27an, Donostiako Anoeta futbol estadioan. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida musikariek Jo Ta Ke abestia joko dute Realaren eta Mallorcaren arteko kopako neurketaren atarian.

Partida erabakigarria izango da txuri-urdinentzat, irabaziz gero Sevillan jokatuko den kopako finalean izango direlako. Horiek horrela, heavy metal doinuak entzun ahal izango dira partidaren aurretik.

Hurrengo kontzertuak