2025/12/11

Subjugated bandak 'Inherent Belligerence' estreinako diskoa iragarri du

Euskal Herriko Subjugated brutal death metal taldeak urtarrilaren 16an argitaratuko du Inherent Belligerence lehen diskoa, Japoniako Amputated Vein Records zigiluarekin.

Khaos Diktator artistak egindako azala erakutsi dute:

01. Unnatural Condition
02. Trascending Boundaries of Cognizance
03. Impenitence Discipline
04. Shroud of Thorns
05. Beyond Noumenon
06. Homo Homini Lupus
07. Equity & Retaliation
08. Inexorably Phsychotic Disorder
09. Opressive Indoctrination

Urrian estreinatu zuten Impenitence discipline lehen singlea, eta jarraian entzun dezakezue.

Gitarrak, baxua eta ahotsa Ebola Room Studios-etan grabatu dituzte. Bateria, berriz, Bergarako ESnSE Studios-etan grabatu dute, eta leku berean egin dituzte nahasketak eta masterizazioa.

Carnivorous Voracity, Gory Delivery, Virulency, Putrid Torso eta Nekrocake bandetan ibilitako bost musikariren oldarraldi berria da: Edgar (bateria), Xabat (gitarra), Oskar (baxua), Igor (ahotsa) eta Turbine (gitarra).

Hurrengo kontzertuak