Euskal Herriko Subjugated brutal death metal taldea abiatu dute muturreko doinuetan trebaturiko bost musikarik. Besteak beste, Carnivorous Voracity, Gory Delivery, Virulency, Putrid Torso eta Nekrocake bandetan ibilitakoak dira. Hain zuzen ere, hauek dira taldekideak —argazkian ageri diren ordenean—: Edgar (bateria), Xabat (gitarra), Oskar (baxua), Igor (ahotsa) eta Turbine (gitarra).
Iraupen luzeko lehen diskoaren grabazioa bukatu berri dute. Gitarrak, baxua eta ahotsa Ebola Room Studios-etan grabatu dituzte. Bateria, berriz, Bergarako ESnSE Studios-etan grabatu dute, eta leku berean egin dituzte nahasketak eta masterizazioa. Laster jarriko dute entzungai aurrerapenen bat.