
Euskal Herriko Subjugated brutal death metal bandak estreinako diskoaren lehen aurrerapen basatia aurkeztu du: Impenitence discipline. Jarraian entzun dezakezue:
Gitarrak, baxua eta ahotsa Ebola Room Studios-etan grabatu dituzte. Bateria, berriz, Bergarako ESnSE Studios-etan grabatu dute, eta leku berean egin dituzte nahasketak eta masterizazioa.
Carnivorous Voracity, Gory Delivery, Virulency, Putrid Torso eta Nekrocake bandetan ibilitako bost musikariren oldarraldi berria da: Edgar (bateria), Xabat (gitarra), Oskar (baxua), Igor (ahotsa) eta Turbine (gitarra).