
Elorrioko Sugoi heavy metal bandak urtarrilaren 29an kaleratuko du Reset lan berria. Aurrerapen gisa, hiru single estreinatu dituzte, eta Gaueko ahotsak da berriena.
Esanguratsuena ere bada, lehen aldiz, Carlos Escudero (Vhäldemar) euskaraz kantatzera ausartu delako. Emaitza plataforma digitaletan eta jarraian entzun dezakezue.
Hamar kanta izango ditu lan berriak, eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute. Azala, berriz, segidan topatuko duzue:

Beste bi aurrerapen singleak Itzalpean –Aitor Gorosabel Garai (Su Ta Gar) eta Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikarien partaidetzarekin— eta Inguma dira.
Sugoi - Itzalpean (bideoklipa)
Sugoi - Inguma (letren bideoa)
Sugoi taldea lau musikari hauek osatzen dute: Joseba Flores (ahotsa), Mikel Quesada (gitarra eta ahotsa), Mikel Uribe (baxua) eta Jandro Camuñas (bateria) —Txema Quesadaren ordezko gisa—.