2023/02/22

Sweet Rage: "Abian" izango da estreinako diskoa

Bizkaiko Sweet Rage rock/metal bandak martxoaren 14an plazaratuko du Abian (Maldito Digital) lehendabiziko diskoa. Muted zenaren errautsetatik sortu ziren 2021ean, eta proposamen melodikoagoa dela esan genezake.

Hamaika abesti eta horietako baten bertsio sinfonikoa izango du lanak. Hona hemen, azala eta abesti zerrenda:

01. Sua
02. Don’t Cry Alone
03. Erabaki Ausartak
04. Last Time
05. Gizon Zuri
06. Negarrari Eusten
07. Zurekin Libre
08. Aimless
09. Whats the Meaning of Your Life
10. Losing Control
11. Rage Against Tears
12. Losing Control Sinfo

Bost single aurreratu dituzte dagoeneko, eta Sua kantaren bideoklipa aurkeztu berri dute.

Gainerako aurrerapenak jarraian dituzue:

Sweet Rage - Erabaki Ausartak

Sweet Rage - Don't Cry Alone

Sweet Rage - Gizon Zuri

Ekainaren 24an Abadiñoko Koba Live jaialdian ariko dira beste hainbat talderekin batera.

Hurrengo kontzertuak