2025/09/03

Sweet Rage taldea 'Bi Ra Ka' bueltatu da oporralditik

Abadiñoko Sweet Rage banda indarberrituta eta single berri batekin itzuli da: Bi Ra Ka. Aurten plazaratu duten hirugarren abesti soltea da.

Seikoteak rocka, elektronika eta metala uztartzen jarraitzen du. Halere, haien hitzetan pop metal pieza da aurkeztu dutena. Christophe Tytgat taldekidea arduratu da kantaren bideoklipaz.

Gainerako abestiak plataforma digitaletan entzun ditzakezue. Baita 2023an argitaratu zuten Abian diskoa ere.

Muted zenaren errautsetatik sortu zen Sweet Rage taldea, proposamen melodikoagoa jorratzeko. Sei musikarik osatzen dute: Crisha Ibarra (ahotsa), Edu Perez (gitarra), Dani Benito (gitarra), Aingeru Guerrero (baxua), Christophe Tytgat (teklatuak eta programazioak) eta Ruben Montoto (bateria).

Hurrengo kontzertuak