2019/04/02

Taken bandak "Unchained" diskoa argitaratuko du hilabete bukaeran

Nafarroako Taken power metal taldeak Unchained bigarren diskoa plazaratuko du apirilaren 26an. Hamar abesti izango ditu eta luxuzko bi kolaborazio. Chris Bay (Freedom Call) musikariak kantu batean abestu du eta Ryoji Shinomoto (Gyze) gitarrak solo bat sartu beste abesti batean.

Hona hemen Felipe Machado artistak egindako azala eta kantu zerrenda:

01. Worgen Slayer (Chris Bayren kolaborazioarekin)
02. Back to Zero
03. A Thunder in the Storm
04. The Land of the Rising Sun
05. A New Beginning
06. Muse
07. Sancho the Strong
08. My Inner Monster
09. The Clockmaker's Curse (Ryoji Shinomotoren kolaborazioarekin)
10. Rhylan

Era berean, Back to Zero abestiaren bideoklipa aurkeztu dute aurrerapen gisara.

Iruñeko bandak hainbat kontzertu eskainiko ditu datozen asteetan. Larunbatean X. Euskal Metal Fest jaialdian izango dira, Donostiako Larratxo kultur etxean. Maiatzaren 31n, berriz, Atarrabiako Totem aretoan ariko dira Ad Eternum taldearekin batera.

Hurrengo kontzertuak