2023/11/17

The Blackening laukoteak 'Not Worthy Of Halo' singlea plazaratu du

Iruñeko The Blackening thrash/groove metal bandak hurrengo lan laburraren estreinako kanta estreinatu du: Not Worthy Of Halo. Bideoklipa jarraian ikus dezakezue.

Udan grabatu zuten EP berria Berriozarko Musiikki estudioan Adrian Vallejorekin, eta 2024. urte hasieran kaleratuko dute.

Laukotearen bigarren lana izango da. Izan ere, 2022ko maiatzean argitaratu zuten Stultifera (Heaven of Madness) lehendabiziko diskoa.

Gaur egun, laukote honek osatzen du The Blackening: Alvaro Navarro (ahotsa eta gitarra), Jorge Gaspar (bateria), Paco Ortega (baxua eta koroak) eta Miguel Lopez (gitarra).

Hurrengo kontzertuak