2024/01/31

The Blackening taldeak bigarren singlea tirokatu du

Iruñeko The Blackening thrash/groove metal bandak laster kaleratuko lan labur berri bat. Zenbat abesti izango dituen argitu ez badute ere, bi dira aurreratu dituztenak. Obey the Shotgun da bigarrena, eta bideoklip batekin aurkeztu dute:

Beste aurrerapena, berriz, Not Worthy Of Halo da.

Iazko udan grabatu zuten EP berria Berriozarko Musiikki estudioan Adrian Vallejorekin.

Laukotearen bigarren lana izango da. Izan ere, 2022ko maiatzean argitaratu zuten Stultifera (Heaven of Madness) lehendabiziko diskoa.

Gaur egun, musikari hauek osatzen dute The Blackening: Alvaro Navarro (ahotsa eta gitarra), Jorge Gaspar (bateria), Paco Ortega (baxua eta koroak) eta Miguel Lopez (gitarra).

Hurrengo kontzertuak