2018/05/01

The Broken Horizon bandak prest du "Desolation" estreinakoa

Ekainaren 15ean argitaratuko du Iruñeko The Broken Horizon taldeak Desolation estreinako lana, Art Gates Records zigiluarekin. Hamaika abesti ditu diskoak eta musikalki askotarikoa izango dela aurreratu du diskoetxeak. Metalcore, hardcore, deathcore eta nu metal doinuak nahastu ditu boskoteak. Hona hemen jarraian diskoaren azala eta kantu zerrenda:

01. Desolation
02. Oui
03. Rotten Blood
04. Romantic Song
05. Miss Ladark
06. Farewell
07. Nothing Gleaming
08. Nola Gertatu Da
09. Haunting Me
10. Deep Pression
11. Lying Truths

Nothing Gleaming abestian Childrain taldeko Iñigok parte hartu du, eta Lying Truths kantuak, berriz, Xnight bandako Noa abeslariak.

Madrilgo The Metal Factory estudioetan nahastu eta masterizatu dute Alex Cappa eta Pablo Rousselon teknikariek. 

Hurrengo kontzertuak