2022/01/12

The Broken Horizon: "Before Becoming Lost" da hirugarren aurrerapena

Iruñeko The Broken Horizon metalcore taldeak otsailaren 1ean kaleratuko du Until Silence Speaks bigarren diskoa. Dagoeneko hiru single aurreratu dituzte, eta Before Becoming Lost da estreinatu berri dutena. Bideoklipa Henry Menachok egin du.

Alex Nuñez arduratu da lanaren ekoizpenaz, eta Sebastian Sendon eta Carlos Salse ekoizleek nahastu eta masterizatu dute Sureau Studio-etan. Azala eta abesti zerrenda:

01. Before Becoming Lost
02. Dead World
03. Enough (Is Enough)
04. Heterodoxy
05. Falling Apart
06. Bandersnatch
07. Relentless
08. T.B.H. (Time To Bring Hope)
09. Until Silence Speaks

Beste bi singleen bideoklipak jarraian dituzue ikusgai:

The Broken Horizon - Dead World

The Broken Horizon - Until Silence Speaks

Taldeak aldaketa ugari izan ditu 2018an Desolation lehendabiziko diskoa argitaratu zutenetik. Odei Ochoa gitarrista eta sortzaileak iazko azaroan utzi zuen banda, eta Haitz Bujanda bateriak ere uztea erabaki zuen. Gaur egun bost kidek osatzen dute The Broken Horizon: Victor Parra (ahotsa), Alex Nuñez (gitarra eta ahotsak), Jun Nuñez (gitarra eta ahotsak), Alex Fuente (baxua) eta Joanes Esain (bateria).

Hurrengo kontzertuak