2025/06/20

The Broken Horizon taldeak 'Nebular Echo' abestiarekin eman du pausoa

Iruñeko The Broken Horizon metalcore bandak bertsio batekin abiatu zuen aro berria. Aldiz, Nebular Echo kanta da laukote bihurtu osteko lehen emaitza propioa. Bideoklip eder batekin estreinatu dute.

Abestia Iker Piedrafitarekin grabatu dute El Sotano estudioan. Ekoizpenaz, nahasketaz eta masterizazioak, berriz, Nikolas Quemtri arduratu da. 

Alex Nuñez gitarrista ez ezik, orain taldeko abeslaria ere bada, Victor Parra abeslaria urtarrilean agurtu ondoren. Gainerako hiru kideek haren alboan jarraitzen dute: Jun Nuñez (gitarra eta ahotsak), Alex Fuente (baxua) eta Joanes Esain (bateria).

Single propioaren aurretik, Berri Txarrak bandaren Isiltzen banaiz kantaren moldaketa plazaratu zuten. 

Nafarrek 2022ko otsailaren 1ean plazaratu zuten Until Silence Speaks bigarren diskoa. Hirugarrena, berriz, 2025ean plazaratzeko asmoa agertu dute.

Hurrengo kontzertuak