2024/01/11

The Descent bueltan da boskotea berrosatuta

Bizkaiko The Descent metal taldeak atsedena bukatu dela iragarri du. Duela lau urte inguru ibilbidea etetea erabaki zuten, pandemia eta arrazoi pertsonalak zirela medio. Dena dela, 2023. urte hasieran berriz ere elkartu eta aurrera egiteko indarrak batu zituzten.

Horretarako, boskotea berrosatu behar izan dute. Iñigo Lopez (Hiranya) baxu jotzaileak eta Xabier Del Val Txamo (Rise To Fall, Rat-zinger, Sanngre) bateriak uztea erabaki zuten, eta haien lekua bete dute Bruno Carlinok (Black Ocean Witness) eta Oier de Pedrok (Auritz), hurrenez hurren. Gainerako hiru kideak Carlos Gumuzio Charlie abeslaria, eta bi gitarristak dira: Unai Jimenez eta David Escalada.

Boskoteak lan labur berri bat du eskuartean, eta taula gainera igotzeko asmoa dute.

2016an argitaratu zuten The Coven of Rats bigarren diskoa jarraian osorik entzun dezakezue:

Azken lanaren izen bereko bideoklipa, berriz, jarraian duzue ikusgai:

Hurrengo kontzertuak