2023/10/01

The Faithless taldeak etenaldi mugagabea iragarri du

Gasteizko The Faithless hard rock/metal bandak arnasa hartzea erabaki du. Etenaldi mugagabea iragarri dute; behin-behinekoa, alegia. Sare sozialen bidez iragarri dute ondorengo oharrarekin (euskaratuta irakur dezakezue laburbilduta):

"Gaur egun tristea da The Faithlessentzat, geldialdi mugagabe batean sartuko garela jakinarazi nahi dugu, hainbat arrazoi direla medio ez baitago jardunean jarraitzeko zirkunstantziarik. Abentura luzea izan da, 2015ean hasi zena, merkatuan hiru disko eta kilometro asko atzean ditugula. Beti saiatu gara gure onena ematen, eta izugarri dibertitu gara. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu gure musikan sinetsi duten guztiei eta gure kontzertuetara joan diren guztiei, mila esker! Lan eta ilusio handia inbertitu dugu etapa honetan, eskerrik asko zuen laguntzagatik. Eskerrik asko!!!".

Arabarrek hiru disko argitaratu dituzte euren ibilbidean: To The End... (Autoekoizpena, 2016), Fighting The Shadows (Autoekoizpena, 2018) eta Reflections on the Blue Side (Demons Records, 2021). Bigarren lanaren kritika helbide honetan irakur dezakezue.

Aldiz, azken diskoa osorik entzun dezakezue jarraian:

Hurrengo kontzertuak