2020/12/08

The Faithless taldeak "Reflections On the Blue Side" diskoa urtarrilean kaleratuko du

Gasteizko The Faithless hard rock/metal bandak argitu du hirugarren diskoaren izenburua: Reflections On The Blue Side. Urtarrilaren 25ean argitaratuko dute Demons Records zigiluaren bidez. 

Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoa (Childrain) musikari eta teknikariarekin. Azalaz eta diseinuaz, berriz, Warbanner arduratu da, eta jarraian ikus dezakezue:

Hamar abesti izango ditu lan berriak, eta horietako hiru dagoeneko entzun daitezke:

The Faithless - No Reason

The Faithless - Broken Wings in Paradise

The Faithless - The Way

Hurrengo kontzertuak