2019/10/25

The Hammer Killers taldeak "Berserker" diskoa aurkeztu du

Bizkaiko The Hammer Killers hard rock bandak Berserker laugarren iraupen luzeko diskoa argitaratuko du azaroaren 2an. Dena dela, gaurtik aurrera plataforma digitaletan entzun daiteke. Urtzi Hammer (ahotsa eta baxua), Aitor Bengoa (gitarra) eta Joni Guarrotxena (bateria) hirukoak elkarrekin ateratzen duen lehen lana da. Izan ere, Guarrotxenak 2017 bukaera aldean bat egin zuten bandarekin. 

Hona hemen Iñigo Arr diseinatzaileak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. Berserker
02. Golpes duros, cortes profundos
03. Rickenbastard
04. En el nombre de su dios
05. Demoledor
06. Mi camino
07. Virunga
08. Evolución de la destrucción
09. Fast & loud
10. Anne Bonny

Lan berria Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Monge musikari eta teknikariaren gidaritzapean. Lorturiko soinua jarraian entzun daiteke:

Bestalde, urriaren 11n En el nombre de su dios abestiaren bideoklipa aurkeztu zuten.

Hurrengo kontzertuak