2023/03/17

The Kraven taldeak 'Lullaby' abestia estreinatu du

Durangoko The Kraven groove metal bandak Berrizko Lorentzo Records estudioan grabaturiko beste kanta bat sareratu du: Lullaby.

Abesti berria eta azken hilabeteotan argitaratu dituztenak euren Bandcamp atarian entzun ditzakezue. Baita gainerako plataforma digitaletan ere.

Boskotea iazko ekainean itzuli zen taula gainera, 14 urte luzeren ondotik. 2008an eten zuten euren ibilbidea, maketa eta disko bat argitaratuta. Ordutik, hiru taldekidek entsegu lokalean elkartzen aritu dira: Asier Duñabeitia (gitarrista), Joseba Andoni Irigoras (gitarrista) eta Unai Elorza (bateria). Hamarkada bat pasa dute kantu berriak konposatzen eta entseatzen. Beti ere, taula gainera itzultzeko itxaropenarekin. Horretarako, boskotea osatu zuten. 2020an Juan Miguel Abal abeslaria (Atlantida eta Laia ohia) fitxatu zuten, eta 2022ko otsailean,Erik del Arco baxu jotzailea batu zitzaien.

Hurrengo kontzertuak