2022/12/15

The Kraven taldeak "Pull me under" singlea aurkeztu du

Durangoko The Kraven groove metal bandak beste abesti bat estreinatu du: Pull me under. Hau ere beraien kabuz grabatu eta ekoiztu dute.

Lehen single gisa Evolute in something new izenekoa aurkeztu zuten:

14 urte luzeren ondoren, ekainean itzuli ziren agertokietara Abadiñoko Koba Live jaialdian. Izan ere, 2008an euren ibilbidea eten zuten, maketa bat eta For the Enemy disko bakarra kaleratuta.

Dena dela, taldea ez zen zeharo desagertu, hiru taldekideri esker: Asier Duñabeitia (gitarrista), Joseba Andoni Irigoras (gitarrista) eta Unai Elorza (bateria). Hamarkada bat pasa dute kantu berriak konposatzen eta entseatzen. Beti ere, taula gainera itzultzeko itxaropenarekin. Horretarako, boskotea osatu dute. 2020an Juan Miguel Abal abeslaria (Atlantida eta Laia ohia) fitxatu zuten, eta iragan otsailean, Erik del Arco baxu jotzailea batu zitzaien.

Hurrengo kontzertuak