2020/04/15

The Space Octopus: "Tomorrow We'll Be Gone" diskoaren xehetasunak

Bizkaiko The Space Octopus hirukoak Tomorrow We'll Be Gone diskoa plazaratuko du maiatzaren 29an Art Gates Records zigiluarekin. Dann Hoyos (Rise to Fall, Etsaiakeroak) gitarra jotzaileak gidatzen duen bandaren bosgarren lana da. Sortu zuenetik hainbatetan egokitu du proposamena. Estreinakoa disko instrumentala izan zen. Hurrengo biak gaztelaniaz abesturiko rock kutsuko lanak. Hiruko bihurtuta, berriz, ingelesez abestera pasa zen eta estiloa findu zuen. Lan berrian rocka, metala eta progresiboa uztartu ditu. Hain zuzen ere, lehen kantua da aurrerapena.

Hona hemen abesti zerrenda eta Pablo Hoyosek egindako azala.

01. Go On!
02. Our Time Is Running Out
03. This Is The Last Time I'll Feel
04. Tomorrow We'll Be Gone
05. Closer
06. Only The Brightest Stars
07. To Die For The Outside
08. Paralyzed
09. Involved
10. Pause
11. React

Chromaticity Studios-etan grabatu zuten diskoa otsailean Pedro J. Monje teknikariaren eta Aitor Ruizen gidaritzapean.

Hurrengo kontzertuak