2025/07/26

The Wizards bandak desegitea erabaki du

Bilboko The Wizards taldeak mezu labur batekin iragarri du agurra. Hamabi urteko ibilbideari bukaera emango diote, baina aurrez hiru kontzertu eskainiko dituzte.

Hirugarrena eta azkena irailaren 27an izango da Bilborock aretoan. Skulls tabernaren XV. urteurren festan izango da, Alma Culter taldearekin batera. Beste bi zuzenekoak Igualadan (abuztuak 22) eta Jaenen (irailak 6) izango dira.

Jarraian irakur dezakezue sareetan gaztelaniaz zabaldu duten oharra (euskarara itzulita):

"Hamabi urte geroago, hau amaitzear da. Gure agenda pertsonal, laboral eta familiar ezberdinek honekin modu egokian jarraitzea eragozten digute. Beraz, eskerrak eman nahi genizkieke hamarkada bat baino gehiago gure atzetik ibili den, babesa eman digun eta era batera edo bestera maitasuna erakutsi duen jende guztiari. Bidaia ikaragarria izan da hasieratik amaierara. Zuzenean ikusteko azken hiru aukera dituzue. Eskerrik asko guztioi, maite zaituztegu".

The Exit Garden (High Roller Records) laugarren eta azken diskoa 2024ko martxoan argitaratu zuten.

The Wizards banda 2013an sortu zen Bilbon, eta hasieratik 1970ko hamarkadako hard rocka eta heavy metal klasikoa izan dituzte bidelagun. Horrela, maketa bat, lau disko eta omenaldiren bat edo beste plazaratu dituzte. 

Hurrengo kontzertuak