2018/08/16

The Wizards bandak lan berria kaleratuko du urrian

​​​​​Bilboko The Wizards taldeak Rise of the Serpent hirugarren diskoa aterako du urriaren 26an High Roller Records diskoetxe alemaniarraren bitartez.

Heavy eta hard rock klasikoa uztartuta, oihartzuna izan dute bizkaitarrek. Une gozoa bizi dute sormen aldetik ere.

Lan berriak zortzi abesti izango ditu, eta horiek Euskal Herriko bi estudiotan grabatu dituzte. Andoaingo Garaten eta Bizkaiko Gaua Produkzioak izenekoetan. Martxel Arkarazo, Mikel Becerra eta Asier Zubelzu izan dira soinu teknikariak. Ekoizpenaz, ordea, Dean Rispler arduratu da. Nahasketa eta masterizazioa New Jerseyko The Cannon Found Soundation estudioetan egin dute.

Hemen duzue Rafa Garres artistak egindako azal ikusgarria:

Hurrengo kontzertuak