2023/12/18

The Wizards bandak 'The Exit Garden' lan berriaren azala aurkeztu du

Bilboko The Wizards heavy metal/hard rock taldeak The Exit Garden izenburua jarri dio laugarren diskoari. Smoke Signals Studio-k egindako azala aurkeztu dute:

Slippery Studio-an grabatu dute lan berria, eta berriz ere High Roller Records diskoetxearen bidez plazaratuko dute. Laster estreinatuko dute lehendabiziko singlea.

2018ko urrian kaleratu zuten Rise of the Serpent hirugarren diskoa. Ordutik, zuzenekoak ematen aritu badira ere, azken urteotan nahiko itzalean ibili da boskotea.

Hurrengo kontzertuak