2018/10/21

The Wizards: "Rise of the Serpent" lan berria eta aurkezpena

Aro berria abiatzeko prest daude The Wizards bilbotarrak. Urriaren 26an Rise of the Serpent disko berria argitaratuko dute High Roller Records diskoetxearen bidez.

Hiru kontzertuko aurkezpen bira prestatu dute, eta Santo Rostro izango da talde gonbidatua. Urriaren 31ean Bilboko StageLive aretoan eskainiko dute lehenengoa. Agenda atalean dituzue xehetasunak. Bestalde, azaroaren 2an Bartzelonako Rocksound aretoan izango dira, eta azaroaren 3an Madrilgo Gruta 77 aretoan.

Duela gutxi Age of Man kantuaren bideoklipa aurkeztu zuten.

Hemen duzue Rafa Garres artistak egindako azala eta kantu zerrenda:

01. Apocalyptic Weapons 
02. Destiny 
03. Circle of Time 
04. Distorted Mirrors 
05. Age of Man 
06. Strings Synchronise 
07. Aftermath 
08. VOID (Visions of Inner Death)

Euskal Herriko bi estudiotan grabatu dituzte kantuak. Andoaingo Garaten eta Bizkaiko Gaua Produkzioak izenekoetan. Martxel Arkarazo, Mikel Becerra eta Asier Zubelzu izan dira soinu teknikariak. Ekoizpenaz, ordea, Dean Rispler arduratu da. Nahasketa eta masterizazioa New Jerseyko The Cannon Found Soundation estudioetan egin dute.

Hurrengo kontzertuak