2024/02/10

The Wizards taldeak 'Oniros' bigarren singlea aurkeztu du

Bilboko The Wizards heavy metal/hard rock bandak martxoaren 22an kaleratuko du The Exit Garden (High Roller Records) laugarren diskoa.

Slippery Studio-an grabatu dute, zortzi abesti izango ditu eta horietako bi aurreratu dituzte. Oniros bigarren singlea Beatriz Sanchezek zuzenduriko bideoklip batekin estreinatu dute.

The Exit Garden kanta, diskoaren izenburu bera duena, letren bideo batekin estreinatu zuten.

Azala, berriz, Smoke Signals Studio-k egin du, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. The Exit Garden
02. Full Moon in Scorpio
03. Oniros
04. Holy Mountain Mind
05. Equinox of Fire
06. Questions
07. Crawling Knights
08. Dawn of Another Life

Hurrengo kontzertuak