2025/10/11

Titan bandak 'Prométhéen' bigarren singlea estreinatu du

Lapurdiko Titan heavy metal taldeak hilabete bukaeran argitaratuko Lacrimæ Mundi hirugarren diskoa. Zehazki, urriaren 31n, Adipocere Records zigiluaren bidez. 

Prométhéen bigarren singlearen letren bideoa aurkeztu dute:

Boskoteak adierazi duenez, diskoak "bidaia distopiko batera" eramango ditu entzuleak, eta "gaurkotasunari begirada zirraragarria" eskainiko dio. Iñaki Plaa taldeko bateria jotzailea arduratu da lanaren grabazioaz. Azala, berriz, Frederic Steinmetz artistak egin du.

01. Apophénies
02. Prométhéen
03. Démiurge
04. Technocrature
05. Cernés par les Ruines
06. Le Gambit de Faust
07. Venin Mental
08. Le Sang des Bêtes
09. Melancholia
10. G.I’S Héritage 2025 (Bonus Track)

Aurretik, beste kanta bat aurreratu zuten: Demiurge.

Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute: Peio Cachenaut (ahotsa), Sébastien Blanc (gitarra), Romain Larregain (gitarra), Loïc Osogaru Rotureau (baxua) eta Iñaki Plaa (bateria). Hain zuzen ere, Lacrimæ Mundi diskoa izango da Cachenaut (Ikus, Iron eta Maider) abeslari euskaldunarekin plazaratuko duten lehena.

Hurrengo kontzertuak