2021/10/30

Titan: "Palingenesia" diskoaren bigarren singlea

Lapurdiko Titan heavy metal taldeak azaroaren 26an argitaratuko du Palingenesia bigarren diskoa. Azala eta bi kantu aurreratu dituzte dagoeneko. Hain zuzen ere, Utopie izeneko singlea entzungai jarri dute.

Lan berriaren azala jarraian duzue ikusgai:

Abenduan Resurrection kantua estreinatu zuten.

1986an sortu zuten taldea Bardozen, eta urte berean plazaratu zuten beraien izen bereko estreinako diskoa. 1988an, berriz, Popeye le Road zuzeneko lana plazaratu zuten. Ez dago oso argi noiz erabaki zuten ibilbidea etetea. Nolanahi ere, 2017an elkartu ziren zuzenekoak emateko. Azkenik, 2021ean kaleratuko dute bigarren diskoa. Gaur egun bost musikarik osatzen dute banda: Patrice Le Calvez (abeslaria), Pascal Chauderon (baxua), Patrice Teteuvuide (gitarra), Sebastien Blanc (gitarra) eta Iñaki Plaa (bateria).

Hurrengo kontzertuak