2020/12/29

Titan taldeak itzulera diskoaren lehen kantua aurkeztu du

Lapurdiko Titan heavy metal banda beteranoak itzulera diskoa argitaratuko du datorren urtean. 1986an sortu zuten taldea Bardozen, eta ibilbide laburra egin ostean banandu ziren. Zuzenekoak emateko elkartu ziren 2017an, eta azkenik kantu berriez osaturiko bigarren diskoa plazaratuko dute. Hain zuzen, 1986an kaleratu zuten Titan lehen diskoa, eta bi urte beranduago Popeye le Road zuzeneko lana.

Resurrection aurrerapen abestia aurkeztu dute Grumpy Mood denda eta zigiluaren bidez.

Gaur egungo boskotea osatzen dute Patrice Le Calvez (abeslaria), Pascal Chauderon (baxua), Patrice Teteuvuide (gitarra) eta Sebastien Blanc (gitarra) hasierako musikariek, eta Iñaki Plaak (bateria).

Hurrengo kontzertuak