2022/01/26

Toifelthal bandak "Queen of Darkness" diskoa argitaratu du

Nafarroako Toifelthal heavy metal/hard rock bandak Queen of Darkness bigarren diskoa kaleratu du. Hamar abestiko lana dagoeneko entzungai dago plataforma digitaletan.

Hona hemen, Ana Aguirre Lamasek egindako azala eta kantu zerrenda:

01. Dearg Due
02. Pussy Rider
03. Rise From The Ashes
04. Fire
05. Bloody Mary
06. Lord Spectral
07. Motor Kult
08. Heavy Duty
09. Sinner
10. Queen Of Darkness

Abestietako bat da Heavy Duty bizia.

Diskoa Iruñeko Estudios K estudioan grabatu dute Alberto Porresekin. "Bigarren disko hau landuagoa da, hobeto ekoiztua dago. Lan helduagoa da, nahiz eta musikalki aurrekoaren antzekoa izan. Hau da, eklektikoa. Hori bai, heavy metal klasikoa du oinarri", azaldu du bandak.

Hurrengo kontzertuak