2019/04/26

Toifelthal taldea "Viperine" lanarekin estreinatuko da

Nafarroako Toifelthal banda berriak Viperine estreinako lana plazaratuko du bihar. Zehazki, Iruñeko Krawill tabernan entzunaldia egingo dute, eta han eskuratu ahal izango da. Maiatzaren 11n aurkeztuko dute zuzenean Cavas aretoan.

Boskoteak heavy metal eta hard rock doinuak nahasten ditu. Aurrerapen gisara, Like a Fool abestiaren bideoklipa aurkeztu dute, gure Bideoak atalean ere ikusgai duzuena. 

Ondorengo musikariek osatzen dute banda: Mikel ahotsa (Dubrofnik), Jonny gitarra eta koroak (Desafio, Voltaje), Carlos teklatuak eta koroak (Kharmia, Big Mistake), Jonathan baxua (BlackBeltz, Xilum) eta Mikel bateria (Iroy).

Hurrengo kontzertuak