2023/10/30

Trauma: 'Destino Oscuro' lanaren berrargitalpena

Bilboko Trauma death/thrash metal banda aspaldi desegin bazen ere, Demons Records zigiluak Destino Oscuro lehen diskoa berreskuratu eta berrargitaratzea erabaki du. 2024an 30 urte beteko ditu bizkaitarren estreinako iraupen luzeko lanak.

Gaur bertan kaleratu duten berrargitalpena bilduma gisako bat da. Izan ere, hiru bonus track eta 1991ko maketa gehitu dizkiote. Carlos Creatorrek masterizatu du berriz ere diskoa, eta gauza bera egin du maketarekin Josu Alexancok.

Osorik entzun dezakezue jarraian:

Trauma taldea 1990. urtean elkartu zen, eta euren ibilbidean maketa bat, lan elkarbanatu bat eta bi disko kaleratu zituzten. Aipaturiko Destino Oscuro (DDT) lehendabizikoa 1994an, eta Cuentos no resolutivos (Drag-on Music) bigarrena 1998an.

Hurrengo kontzertuak