2023/11/26

Txatar hirukoa lehendabiziko diskoa grabatzen ari da

Azpeitia eta Azkoitiko Txatar thrash metal taldea Karrantzako BlackStorm estudioan sartu da iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeko.

Legen Beltzako Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria) musikariek osatzen dute. Hain zuzen ere, banda bereko beste kide baten, Ekaitz Garmendiaren, gidaritzapean ariko dira.

Edorta bateria txikitzen:

Azkue eta Xanti estudioan:

Ekaitz bere estudioan lanean:

Estreinako diskoa 2024an argitaratuko dute, eta abesti guztiak euskaraz abesturikoak izango dira. Letretan Xanti Rodriguezen zinemagintzari eta iruditeriari loturiko gaiak jorratuko dituzte. Izan ere, hainbat film labur egin ditu: Lekaime, Ospel eta Pasaia.

Hurrengo kontzertuak