
Azpeiti-Azkoitiko Txatar thrash metal bandak Piztiak telesail berriaren soinu bandan parte hartuko du. Amancay Gaztañagak eta Xanti Rodriguezek, taldeko abeslari eta baxu jotzaileak, zuzendu dute, eta datorren urtean estreinatuko du EITBren Primeran plataformak.
Hain zuzen ere, Piztiak izeneko abesti berria grabatu dute Zestoako Gaztain estudioetan, Eñaut Gaztañagarekin. Bizkorra, klasikoa eta deigarria dela aurreratu genezake.

Telesaila sei ataleko thriller bat izango da, eta bakoitzak Gipuzkoako herri txiki bateko istorioa kontatuko du. Garaiak eta protagonistak aldatu egingo dira atal bakoitzean, baina denek izango dute lotura Lumazulo izeneko baserri batekin. Rodriguezen Ospel Films arduratu da ekoizpenaz.

Hirukoak iazko maiatzean argitaratu zuen Hildakoen Jainko (Basque Metal Country) estreinako diskoa, eta, bigarrena, 2026an grabatu eta argitaratzeko asmoa dute.
Legen Beltza taldeko hiru kideren proiektu paraleloa da: Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria).